Athleticek behin-behinean egotzi egin du iragan ostegunean Anderlechteko zaleei harmailetan behera pixa egin zien bazkidea. Taldeak ohar bidez jakinarazi duenez, bazkideak onartu du bera izan zela Belgikako zaleei pixa egin ziena, eta "damututa" azaldu da egindakoarekin. Behin-behinean egotzi dute bazkidea, harik eta Athleticeko diziplina batzordeak erabaki arte zein neurri hartu. Athleticek berretsi du neurriak hartuko dituela herenegungo liskarretan parte hartu zutenen aurka, "eta are gehiago bazkideak badira".
Istilu latzak izan ziren herenegun Bilbon, Europako Ligako final-hamaseirenetako partidan. Goizean goizetik hasi ziren liskarrak, eta goia jo zuten partida amaitu ondotik. Bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak, haietako lau belgikarrak. Athleticeko presidenteak orduantxe iragarri zuen "irmo" jokatuko dutela liskarretan parte hartu zutenen aurka.
Datorren ostegunean jokatuko du itzuliko partida Athleticek, Belgikan.
FUTBOLA
Anderlechteko zaleei pixa egin zien zalea egotzi du Athleticek
Behin-behinekoa da neurria, diziplina batzordeak behin betiko zigorra erabaki artekoa. Bazkideak onartu du pixa egin ziela zaleei harmailetatik behera, eta "damututa" agertu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu