Athleticek eta Andoni Iraolak jokalariaren kontratua luzatu dute. 2015eko ekainaren 30era arte izango du kontratua, eta, horrela, hamabi denboraldi egingo ditu usurbildarrak Bilbon. 451 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin.
Iraolak prentsaurrekoa eskainiko du Lezaman gaur, goizeko lan saioa amaitu eta gero.