Txirrindularitza

Andre Greipel irabazle Vueltan

2009ko irailaren 15a
20:22
Entzun
Andrel Greipelek irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako 16. etapa: Cordoba-Puertollano (170,3 kilometro). Itzuliko hirugarren etapa du.

Jesus Rosendo Andalucia taldeko txirrindulariak bakarrik egin du ia etapa guztia. Izan ere, ihes egin du 6. kilometroan baina, 15 falta zirela harrapatu egin du tropelak eta azkenean esprinterrak lehiatu dira helmugan.

Alejandro Valverdek segitzen du lider. Robert Gesink dago bigarren, 31 segundora. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) hirugarren, 1.10era. Ivan Basso laugarren, 1.28ra. Cadel Evans bosgarren, 1.51ra. Ezequiel Mosquera seigarren, 1.54ra. Besteak, bost minututik aurrera.

Bihar korrituko dute itzuliko 17. etapa: Ciudad Real-Talavera de la Reina (193,6 kilometro). Mendaterik ez dute izango.

Igandean bukatuko da Vuelta, Madrilen, eta ostiralean eta larunbatean jokatuko dute probako garaipena: ostiralean lehen mailako hiru mendate izando dituzte -etapa ez da bukatuko gainean- eta larunbatean 27,8 erlojupekoa Toledon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.