TXIRRINDULARITZA

Andre Greipelek irabazi du Down Under itzuliko lehen etapa

Lotto Soudal taldeko txirrindulari alemaniarra izan da azkarrena esprintean. World Tourreko estreinako proba da Down Under itzulia. 

2018ko urtarrilaren 16a
13:20
Entzun

Makina bat garaipen lortu zituen iaz Greipelek, eta aurten ere itxura du bere garaipen zerrenda betetzen jarraituko duela. Gaur berak izan du pedal kolperik azkarrena eta indartsuena azken zuzengunean, Lindochen (Australia), Down Under itzuliko lehen etapan. Caleb Ewan australiarra (Mitchelton-Scott) eta Peter Sagan (Bora) izan ditu atzetik. Sailkapen nagusian, Greipel da lehena. Lau segundora ditu Ewan eta Williams Clarke (Cannondale) australiarrak. Euskal txirrindulariei dagokienez, Ion Izagirre (Bahrain) izan da helmugaratu den aurrenekoa. Tropel nagusiarekin iritsi zen, 45. postuan.

Bihar bigarren etapa jokatuko dute, Unleyren eta Stirlingen artekoa, 148,6 kilometrokoa. Ezusterik ezean, esprintean erabakiko da berriro garaipena. Greipel, Ewan, Sagan, Elia Viviani (Quick-Step), Simone Consonni (EAU), Phil Bauhaus (Sunweb)... lehia estua izango da berriro azken metroetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.