Osasunak Mallorcaren aurkapartida garrantzitsu bat jokatuko du bihar, Iberostar futbol zelaian (18:00). Azken partidetako bolada onari eusteko asmotan zelairatuko da Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldea. Atzoko lan saio arinaren ondoren, gaur egingo dute bidaiatu aurreko azken entrenamendu saioa, eta orduan emango du bizkaitarrak deialdiaren berri. Ricardo, Masud, Ibrahima eta Lekic min hartuta daude oraindik, eta ez da segurua Mallorcaren aurka jokatzea. Nekunam eta Raitala, berriz, gaur iritsiko dira Iruñera, euren herrialdeko selekzioarekin bilduta egon ondoren.
Andres Fernandez atezainaren esanetan, garrantzi handiko partida izango da biharkoa sailkapeneko goiko postuei begira: «Geure esku dago. Beldurrik gabe zelairatu behar dugu, partida irabazteko gogo biziz. Kanpoan jokatzen dugunetan sortzen zaizkigun beldurrak ahaztu behar ditugu. Etxean gauzak ondo ari gara egiten, eta kanpoko pare bat partida irabazita, goiko postuetan finkatuko garela uste dut». Atezain murtziarrak ondo ezagutzen du biharko aurkaria, Osasunara etorri aurretik bertan egin baitzuen urtebete.
Andres Fernandez: «Pare bat garaipenekin, goiko postuetan finkatuko gara»
Atezainak uste du etxetik kanpoko partidetan egongo dela goiko postuetan egonkortzeko giltza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu