Andy Pankori eman diote MVP saria, jokalaririk onenarena

2012ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Bili-bolo zebilen zurrumurruak Andy Panko bera bakarrik hartu du ezustean. Joan den astean, zioen beretzat ez zela garrantzitsua ligako MVP —jokalaririk onena— izendatua izatea: «Mesedez. 34 urte ditut; beste gauza batzuk garrantzitsuagoak dira». Ligak, ordea, estatubatuarra saritu zuen atzo, eta oholtzara urduri samar igo zen hegalekoa, zer esan ez zekiela. Gaztelaniaz hasi zen, baina ingelesez hasi segituan, emaztea eta bi seme-alabekin —AEBetan daude— gogoratzeko [final-laurdenak ikustera etorriko dira Donostiara]. 34 urterekin lortu du Pankok saria, jokalari asko maldan behera hasiak direla. Haren kotizazioa ikaragarri haziko da orain. Talde batek baino gehiagok izango du begiz jota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.