Montpellier 21. Miarritze 16

Anitz balio duen puntua

Miarritzek ezin izan dio Montpellierri irabazi, baina defentsa puntu garrantzitsua eskuratu du behintzat

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2012ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Montpellier. Figallo (Leleila, 68. min.), Creevy (Van Vuuren, 68. min.), Jgenti (Bustos, 68. min.); Hancke, Privat (Marco, 59. min.); Ouedraogo (kap.) (Martin, 40. min.), Tulou, Gorgodze; Tomas, Trinh-Duc; Moyano, Fernandez, Doumayrou (Combezou, 64. min.), Nagusa; Amorosino.

Miarritze. Barcella (Watremez, 40. min.), August (Hegi, 46. min.), Kodela (Van Staden, 40. min.); Thion (kap.), Taele (E. Lund, 75. min.); Lauret, Lakafia, Gray (Guyot, 63. min.); Lesgourgues, Peyrelongue; Baby (Baraque, 26. min.), Traille, Gimenez, Ngwenya; Bosch.

Markagailua. 5-0; 5-3; 8-3; 11-3; 14-3 (atsed.) 14-6; 21-6; 21-13; 21-16.

Porrot guztiak ez dira txarrak izaten. Batzuetan, irabazleak eta galtzaileak gustura itzultzen dira aldageletara. Atzo, Montpellierrek helburua bete zuen Miarritzeri irabaziz, baina Miarritze ere gustura zegoen eskuratutako defentsa puntuarekin. Etxekoek final-laurdenak jokatzeko txartela sakelean dute %99-an, eta Miarritzek kopuru berdinean du ziurtatuta Top14ean jarraitzea.

Defentsako puntua baino gehiago ezin izan zuen lortu Agilerako taldeak, baina gauzak nola hasi ziren ikusiz, gustura egoteko modukoa da. Lehen zatia bukatzean beranta handia zuen: 14-3. Partidako lehen jokaldian, gainera, entsegu bat jaso zuten. Hasiera kaxkar horren ondotik Miarritze burua altxatzen entseatu zen, eta Babyk 5-3joa jarri zuen.

Lehen zatiko uztartzeetan oso ahul aritu zen Miarritze. Barcella eta Kodela irentsiak izan ziren, eta uztartze bakoitza Montpellierren erakustaldi bilakatu zen. Epaileak lau zigor kolpe eman zizkion Montpellierreko uztartzeari eta 14-3 iritsi zen aurretik etxeko taldea atsedenaldira.

Bigarren zatia ere gaizki hasi zen, Doumayrouk sekulako entsegua sartu baitzuen: 21-6. Baina Ngwenyak berehala ihardetsi zion, beste batekin: 21-13. Miarritzek lehen lerroa aldatu zuen, eta gaina hartu zuen uztartzean. Zigor kolpeak bere alde izan ziren, aldi horretan. Barraquen ostikada bati esker defentsako puntua eskuratu zuen partida bukaeran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.