TXIRRINDULARITZA

Anna Van der Breggenentzat urrea errepideko proban

Ane Santesteban errenteriarrak 47. postuan amaitu du lasterketa.

Epaile bat Ane Santestebanen bizikleta ikuskatzen. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2016ko abuztuaren 7a
10:20
Entzun

Jota iritsi da helmugara Ane Santesteban txirrindulari errenteriarra. 136,9 kilometroko ibilbidea gogorra egin zaio, eta sabeleko arazoak gehitu zaizkio horri. Enekoitz Telleria BERRIAko kazetariari helmugan azaldu dionez, horrek galarazi egin dio ibilbide osoan jatea, baina pozik agertu da helmugara iritsi delako.

Anna Van der Breggen izan da azkarrena helmugan. Hiru kilometroren faltan ihes eginda zegoen Mara Abbot estatubaturra, baina metro gutxi batzuen faltan harrapatu dute atzetik zihoakizkion Emma Johansson, Elisa Longo eta Van der Breggenek berak. Azkenean, hiru horiek osatu dute podiuma: Herbeheretakoa izan da aurrenekoa, Johansson suediarrak lortu du zilarrezko domina, eta brontzezkoa Longo italiarrak.

Edonola, Annemiek Van Vleuten izan da probako protagonistetako bat. Irabazteko lehian zegoela, erasoa jo du hamar kilometroren faltan, eta erori egin da. Hasiera batean kezka nagusitu da, lurra jo baitu buruarekin, konortea galduz. Pixkanaka, ordea, hobera egin du, eta haren egoera ez da larria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.