ANOETA BERRITZEKO AKORDIOA, SINATUTA
Realak eta Donostiako Udalak atzo arratsaldean sinatu zuten Anoeta estadioa berritzeko hitzarmena. Joan den abuztuan jakinarazi zuen udalak Realarekin ados jarrita estadio berritzeko bere egitasmoen berri, eta atzoko sinadurak jarriko du abian hemendik aurrerako prozedura guztia. Aurreikuspenen arabera, 15.000 metro koadro gehiago izango ditu estadio berriak, lau dorretan banaturik. Hala, lehiaketako irabazleak erabaki beharko du zati bakoitza noren erabilerarako izango den. 2011ren bukaeran edo 2012aren hasieran zabalduko dute lehiaketa, lehenengo Plan Orokorra aldatu behar baitute eta ondoren onartu egin behar baitute. Lehiaketa edonork irabazten duela ere, Reala errentaria izango da bertan jokatzen jarraitzeko eskubidea bermatzeko. Elorzak, atzo, Anoeta berritzeko, San Mames Barria egiteko abian jarritako finantzaketa eredu berbera eskatu zion Patxi Lopez lehendakariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu