Anoetako belarra ez dute aldatuko azkenean
REALA. Realak ez du Anoeta estadioko belarra aldatuko. Duela bi asteko Bon Joviren kontzertuan kalte larriak jasan zituen, eta taldeko buruak belarra aldatzearen aukera aztertu dute. Azkenean, baina, eta adituekin kontsultatu ondoren, dagoen bezala uztea erabaki dute, azken egunetan hobera egin duelako. Athleticek uztailean aldatu zuen, eta 500.000 euro ordaindu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu