Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko antolatzaileek Joseba Beloki proban izatea nahi dute. "Txirrindulari handia da, Euskal Herrikoa, palmaresa bikaina du, Tourreko podiumean egon da, eta Tourra irabazteko hautagaietako bat", dio komunikatuak. Halaber, aurtengoa proba Lazkaon (Gipuzkoa) –Belokiren jaioterria– amaitzen dela azpimarratzen dute, eta bai herriarentzat zein probarentzat Belokiren parte-hartzea "garrantzitsua" dela diote.
Hori dela eta, Brioches la Boulangere taldeak Euskal Herriko Txirrindulari Itzulian parte hartzeko "ateak zabalik" dituela diote, "Joseba Beloki taldeko buru etorriko dela bermatzen badute".
Euskal Herriko txirrindulari itzulia
Antolatzaileek La Boulangere taldea gonbidatuko dutela esan dute Beloki etortzen bada
Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliko antolatzaileek Brioches la Boulangere talde frantziarra gonbidatuko dutela adierazi dute gaur, betiere, taldeko burua Joseba Beloki txirrindularia baldin bada. Antolatzaileek gaur kaleratu duten agiriak diotenez, La Boulangere taldeari parte hartzeko gonbitea egin zioten Beloki bertan bazen, baina talde frantziarreko zuzendariak Belokiren parte-hartzea osasun egoerarengatik zalantzan zegoela esan zienez, azkenean ez dute gonbidatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu