Aperribai «baikor» agertu da Velaren fitxaketaren inguruan

2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Jokin Aperribai Realeko presidentea baikor dago Arsenaleko Carlos Vela fitxatzeko aukerari dagokionez. Azken egunetan «aldaketa gutxi» izan dela azaldu duen arren, orain bi aste baino «aukera gehiago» ikusten du. Hala ere, kontuz aritu nahi du, negoziazioa «edozein unetan» hauts daitekeelako. Presidentearen esanetan, bai Arsenalekin eta bai Velarekin akordioa lortu beharra dauka Realak oraindik. Horregatik, negoziazioa amaitzeko «pauso bat baino gehiago» falta dela adierazi du. «Ziur» dago mexikarrak talde txuri-urdinean jokatu nahi duela, baina hori ez da erabakigarria: «Nahi dena lortzea ez da beti posible». Velaz gain, ez du beste inor fitxatzeko asmorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.