futbola

Aperribairen nahiak

Realeko presidenteak dio gaurko jokalarien belaunaldiak 80ko hamarkadakoa gogorarazten diola, taldeak datozen urteetan laugarren edo bosgarren geratzeko xedea izan behar duela, Athletic baino talde hobea egiten ari direla eta ez duela baztertzen Xabi Alonso Realean erretiratzea.

2012ko urtarrilaren 24a
12:22
Entzun

Jokin Aperribai Realeko presidentea oso baikor dago lehen taldearekin, "jokalarien belaunaldi honek 80ko hamarkadakoa gogorarazten" diolako, gaur Marca kirol egunkarian esan duenez. Realak 80ko hamarkada hasieran Espainiako bi Liga irabazi zituen, Aperribaik ez du halakorik iragarri, baina azaldu du Realak datozen urteetan laugarren edo bosgarren geratzeko helburua izan behar duela.

"Gaurko Athletic baino kalitate handiagoko taldea egiten ari da Reala", adierazi du, halaber. Iñigo Martinez, Asier Illarramendi, Ruben Pardo, Gorka Elustondo, Xabi Prieto eta Antoine Griezmann nabarmendu ditu Aperribaik.

Gainera, ez du baztertu Xabi Alonso Realean erretiratzea. 30 urte ditu hark, eta Real Madrilen dago egun. 2004an utzi zuen Donostiako taldea, Liverpoolera joateko.

Anoeta estadioan atletismo pistak kendu egin behar direla berretsi du. "Arazoa finantzaketa da, eta ez dira garai onenak hauek".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.