TIROA

Aranburu: "Postuak baino amorru handiagoa ematen dit marka kaskarrak"

Finaletik kanpo gelditu da Juanjo Aranburu, lau hutsegiterekin. 24 plater hautsi ditu laugarren txandan, eta 22 bosgarrenean. Onenengandik urruti amaitu du irundarrak, 23. postuan. Goiko bideoan, Berria TBren Seigarren Uztaia saioan Aranbururi egindako elkarrizketa. 

2012ko uztailaren 31
09:27
Entzun

Onenengandik urruti amaitu du Juanjo Aranburuk Olinpiar tiroko skeet modalitatean eta, lau hutsegiterekin, finaletik kanpo gelditu da Irungo tiratzailea. 23. postuan bukatu du. "Plateren erritmora ez naiz egokitu; hori izan da arazoa. Bat ondo ikusten nuen, baina bestea ez", azaldu dio Aranburuk BERRIAri. Goibel agertu da Olinpiar Jokoetan espero bezala jokatu ez duelako, "postuak baino amorru handiagoa ematen dit marka kaskarrak". Londres ahaztuta, erronka berriak ditu jada buruan: "Olinpiar arantza atera nahi dut; dagoeneko Rion pentsatzen ari naiz".

Skeet probaren bigarren egunean 50 plateri egin diete tiro Royal Artillery Barracksetan. Goizeko hamarretan ekin diote laugarren txandari. Aranburuk 24 plater apurtu ditu; batean egin du kale. Baina, azkeneko txandan ez da batere fin ibili, eta hiru hutsegite egin ditu. 

Irungo tiratzaileak 20. postuan bukatu zituen atzo lehen hiru txandak. 69 plater apurtu zituen, eta finalean sartzeko zein diploma postuetatik urruti gelditu zen. Vincent Hanckok estatubatuarrak, lehen sailkatuak, 74 apurtu zituen. Hain zuzen, Hanckok gazteak olinpiar errekorra hobetu du gaur; 125 platerratik 123 apurtzean. 

Aurreneko seiek jokatuko dute finala, gaur, 15:00etan .

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.