Ardenetako hiru klasikoak, Joaquim Rodriguezen hitzetan

2012ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
« Burua eta kokapena dira garrantzitsuenak Amstelen. Oso gogorra da. Etengabeko errepide aldaketak eta gorabeherak dira zailenak. Postu onak egin izan ditut bertan; 2008an, zortzigarren amaitu nuen, eta, iaz, bigarren. Baina despiste txiki bat nahikoa da probatik kanpo geratzeko. Iazko sasoi puntu berberarekin iritsita ere gertatu izan zait despistatu, atzetik segika egurrean aritu eta, lehertuta, erretiratu behar izatea. Cauberg erabakigarria da, baina kokapena da ezinbestekoa Amstelen.

« Hiruretan motzena da Fleche-Wallone, baina horrek ez du esan nahi samurrena denik. Ibilbidea eta ingurua kontuan hartuta, hauxe da ederrena. Kontrolatzeko ez da erraza, eta taldearen babes handia behar da. Argi dago azken aldapara arte itxoitea izango dela nire taktika. Huyko azken aldapara ia indarrik gastatu gabe iristea izango da nire helburua. Aurkariak aipatzen hasita, Rabobank, Vacansoleil, Schleck anaiak, Valverde eta gainerakoen ondoan Igor Antonen izena aipatuko nuke nik.

« Klasikoetan klasikoena. Beti esan izan dut egunen batean klasiko hau irabaztea dela nire ametsa, eta helburu hori aurten betetzea espero dut. Hiruretan luzeena da Lieja, eta amaiera, bereziki, oso gogorra da. Neke handia pilatzen da azken kosketan. Saint Nicolasen gora hankek berehala esaten dute azken aldapan garaipenerako lehian egongo zaren edo ez. Baiezkoa ematea espero dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.