MUNDUKO KOPA

Argentina finalerdietan da, 24 urte geroago

Higuainek sartu dio gola Belgikari partida hasi eta berehala, eta nahikoa izan du hori.  [Ustream]http://www.ustream.tv/embed/11528502[/Ustream]

Higuainen gola ospatzen. FERNANDO BIZERRA JR. / EFE
Berria.eus
2014ko uztailaren 5a
22:22
Entzun

Argentina finalerdietarako sailkatu da Brasilgo Munduko Kopan, gaur Brasilian jokatutako final-laurdenetako partidan Belgikari 1-0 irabazita. Higuainek sartu du gola partida hasi eta berehala, eta gol horrek eman dio azkenean garaipena. Argentinarrek Herbehereak edo Costa Rica izango dute aurkari finalerdietan datorren asteazkenean. Bi selekziok gaur gauean jokatuko dute final-laurdenetako azken neurketa. Denak ez dira albiste onak argentinarren artean. Izan ere, Di Mariak min hartu du 33. minutuan, eta zelaia utzi behar izan du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.