Conmebolen egoitza nagusian nagusian bilduta izan dira gaur futbol federazioko kideak eta River Plate eta Boca Juniors taldeetako presidentek: Daniel Angelici Bocakoa eta Rodolfo D'Onofrio, Riverrekoa. Conmebolek eman du erabakia: abenduaren 8an edo 9an jokatuko dute finala, baina Argentinatik kanpo. Ez dute zehaztu non izango den.
Aukera batzuk aipatzen ari dira hedabideak, hala ere: Asuncionen (Paraguai) jokatzea lehenesten du Conmebolek —han dago Conmebolen egoitza nagusia—, ateak itxita.
Joaneko partida binakoarekin amaitu zen, Bombonera estadioan, Bocaren etxean. Berez, larunbatean zen jokatzekoa itzulikoa, baina Riverren Monumental estadiora zihoanean Bocako jokalarien autobusari eraso egin zioten: gasa jaurti, adreiluak bota... Gaur, Conmebolek zigorra ezarri dio Riverri.