Aritz Begino seigarren jardunaldiko onena
ESKU-HUSKA. Aritz Begino izan da pilotaririk onena binakako txapelketako ligaxkako azken jardunaldian Euskadi Irratia sariko epaimahaiaren aburuz. Auzako atzelariak 60 puntu lortu ditu, lor zitzakeen guztiak. Bigarren Xala izan da, 57 punturekin. Sailkapen nagusian, Irujo dago buruan, 299 punturekin, eta Olaizola II.a bigarren, 258 punturekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu