Aritz Lasa-Barriola, bost koadroko finalean
ESKU-HUSKA. Aritz Lasa-Barriolak eta Martinez de Irujo-Merino II.ak jokatuko dute gaur bost koadro barruko torneoko finala, Eibarko Astelenan. Aritz Lasak eta Barriolak, lan asko eginda, 22-19 hartu zituzten mendean atzo Titin III.a eta Beroiz finalaurrekoan. Neurketa oso ona jokatu zuten, erritmo handikoa eta gustagarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu