TXIRRINDULARITZA. FRANTZIAKO TOURRA. EPAITEGIAK
Armstrong, epailearen aurrean, Simeoni iraintzeagatik
Lance Armstrongek Parisko Epaitegitik pasatu beharko du, Filippo Simeoni txirrindulari italiarra iraintzeagatik. Frantziako Tourreko irabazleak «gezurti hutsa» deitu zion Simeoniri Frantziako Le Monde egunkariari eskainitako elkarrizketan. Italiarrak Michele Ferrari Armstrongen medikuaren aurka deklaratu zuen haren kontrako auzian. Tourrak ez du onartzen auzipetuta dagoen txirrindulari bat proban parte hartzea, baina estatubatuarrarekin salbuespena egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu