Mendian ondo baino hobeto dabilela erakutsi du Lance Armstrongek. Gaur, atzoko bezalatsu, azkeneko kilometroetan ihes egin dute Armstrongek eta Bassok. US Postalekoa helmugaratu da lehena eta bere atzetik Basso CSC taldeko txirrindularia. Hirrugarren Geroldsteiner taldeko Totschning sartu da, hauengandik minutu bat baino gehiagora.
Armstrong lidergoa lortzekotan egon da, baina azkenean Voecklerrek elastiko horiari eustea lortu du. Voeckler Armstrongengandik lau minutu eta 40 segundora sartu da helmugan. Sufritu duen arren, pozik sartu helmugaratu da Voeckle. Izan ere, tarte hori ez da nahikoa izan Armstrongek lidergoa lortzeko.
Mayok etapa amaitzen nahikoa lan izan du. Euskaltel-Euskadi taldeak ez du maila eman —Iker Camaño ibili da txukun—, Mayo ezinean aritu baita, eta Haimar Zubeldiak Tourra utzi baitu, belauneko minagatik. Gaurko etapara joandako jarraitzaile euskaldunak, beraz, triste antzean bueltatuko dira etxera. Gaur ere laranja koloreak hartu ditu Plateu de Beilleko aldapak, baina Euskaltel-Euskadik ez die garaipenik eskaini ahal izan. Eta beste euskal txirrindulariak ere ez dira asko nabarmendu.
Frantziako Tourra
Armstrongek etapa irabazi du eta Voecklerrek lidertzari eutsi dio
Lance Armstrongek oso indartsu dagoela erakutsi du gaur, berriz ere. Atzo bezala, azkeneko kilometroetan Armstrong eta Ivan Basso bakarril geratu dira lasterketa buruan, eta bien artean jokatu dute etapa garaipena. Gaurkoan Armstrong izan da lehena eta Basso bigarrena. Lidergoari eustea lortu du Thomas Voecklerrek azkenean, Armstrongengandik lau minutu eta 40 segundora sartu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu