Armstrongen auziaz gaur hartuko du erabakia UCIk
TXIRRINDULARITZA. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) gaur emango du bere iritziaren berri Lance Armstrongen auziaren inguruan. AEBetako Dopinaren Aurkako Agentziak (USADA) dopin sare batean nahastuta egotea leporatu dio Armstrongi, eta horregatik baliorik gabe utzi ditu hark irabazitako zazpi Tourrak. UCIk du, hala ere, azken hitza, eta gaur eguerdian emango du horren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu