futbola

Arrasate: "Realak Kopako finalean egotea merezi du"

Atean Eñaut Zubikarai ariko da bihar ere, Claudio Bravoren ordez.

Arrasate, Racingen aurkako kanporaketan. A. C., ARP
2014ko otsailaren 4a
18:16
Entzun

Gaur egin du Realak biharko finalerdiaren aurreko azken lan saioa. Bartzelona izango du aurrean, azken urteetako munduko talde onenetako bat. Jagoba Arrasate Realeko entrenatzailea, ordea, animatuta agertu da gaurko lan saioaren ostean. "Kopak altxatzera ohituta daude. Guretzat, ordea, zerbait historikoa da, eta hori futbol zelaian nabaritu egin behar da".

Realeko entrenatzailearen iritziz txuri-urdinek finalean egotea merezi dute. Denboraldi honetako partida garrantzitsuena izango dela esan du, eta hasierako hamaikakoan aldaketa egongo badira ere, talde sendoa zelairatuko duela iragarri du. Atean Eñaut Zubikarai ariko da Claudio Bravoren ordez, Espainiako Kopako aurreko kanporaketa guztietan bezala.

Biharkoa finalerdietako joaneko partida izango da. Itzulioka bihar zortzi jokatuko dute Donostian. Arrasatek, ordea, esan du ez doazela bihar itzuliko partida buruan jokatzera: "Irabaztera goaz, eta bestela, berdintzera". Aitortu du, ordea, Bartzelona garaipen gosez zelairatuko dela pasa den asteburuan Valentziaren aurka etxean galdu ostean. "Egun txar bat izatea" espero duela ere esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.