Arratek Toledori irabazi behar dio gaur Ipuruan
ESKUBALOIA. Arratek gaur jokatuko du Asobal ligako bederatzigarren jardunaldiko partida (21:00). Eibarko taldeak Toledoren bisita jasoko du. Espainiako taldea azkena da sailkapenean, punturik gabe. Arrate, berriz, azken-aurrena da, hiru punturekin, salbaziotik puntu batera. Beraz, eibartarrek gaur irabazi beharra dute, jaitsiera postuetara kateatuta geratu nahi ez badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu