ARRAUNA . Benetako txandak

Hondarribia, Astillero eta Orio batera ariko dira gaur O Groven, TKE Ligako hirugarren estropadan

Igor Susaeta.
2005eko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Galizian jokatuko dira, gaur eta bihar, TKE Traineru Kluben Elkarteko Ligaren hirugarren eta laugarren estropada puntuagarriak. Outon Fernandez bandera egongo da jokoan gaur, O Groven (18:00, ETB1). Puntuak biltzeko eta indarrak neurtzeko beste aukera bat edukiko dute ontziek, beraz, O Groveko itsasadar dotore bezain bihurrian.

Zozketa bidez erabaki dituzte txandak, eta nahiko parekatu-ta daude. Ontzi batzuk gorabehera, baliteke gaurko txanda berak ikustea denboraldi osoan. Txanda errealak dira, benetakoak. Azkenekoa, esaterako, indartsua da oso. Txanda nagusiaren traza du. Hor egongo da Orio, joan den aste bukaeran jokatutako bi probetako garaileekin batera, Hondarribiarekin eta Astillerorekin batera alegia. Horiek dira, berriro, irabazteko hautagai nagusiak. Urdaibaik osatuko du txanda. Eurek irabazi zuten iaz Outon Fernandez bandera. Bermeotarrek, baina, muturrean ibiltzea gabe, beste helburu batzuk dituzte aurten. Bigarrenean, Mecos, Pedreña, Cabo da Cruz eta Castro ariko dira. Lehia estua espero da. Izan ere, ontziok edozertarako gai dira. Egun batean kronometroa txikitu dezakete, eta hurrengoan, berriz, lehen luzean hondoratu. Erregulartasuna falta zaie. Kantabriarrek, behintzat, ez daukate aitzakiarik aurrean ez ibiltze-ko: talde indartsuak egin dituz-te.

Aurrenekoan, berriz, Isuntza, Trintxerpe, Pasai Donibane eta Arkote ariko dira. Plentziarrak txukun ibili ziren joan zen igandean Riveiran, eta txandakideak baino gehiago direla dirudi. Horiek, ordea, atzeko postuen lehiatik irten nahi dute. Halere, gauzak asko aldatu ezean, Pasaiako bi ontziek eta Isuntzak, askotan egingo dute arraun parez pare aurten.

Galizia aldeko estropada eremuak madarikatu dituzte, betidanik, euskal taldeek. Parean ikusi ere ez zituzten egin nahi. Izan ere, bereziak dira. Euskal Herrian ez bezala, itsasada-rretan jokatzen dira estropa-dak. Zer esanik ez: ez da gauza bera itsasadarrean edo itsaso zabalean arraun egitea. Haize boladak, olatuak... Hainbat osagai, estropada infernu bilakatzeko.

Astillero errege Galizian

Orain, berriz, 2003tik, TKE sortu zenetik, urtero lau aldiz joaten dira behintzat Galizia aldera. Emaitzak, dena dela, ez dira izan espero bezain kaskarrak. Inondik inora ez. Hamar estropada jokatu dira azken hiru denboraldietan Galiziako uretan. Horietako bost Astillerok irabazi ditu Moañan iaz eta 2003an, Boiron eta O Groven 2003an eta Vigon iaz. Gainerako bost banderak Urdaibai eta Hondarribia artean banatu dituzte: hiru Bou Bizkaiak O Groven, Boiron eta Riveiran; hirurak iaz eta bi Ama Guadalupekoak O Groven 2003an eta Riveiran aurten. Kostako zaie beste traineruei bolada hori haustea.

-

MECOS ETA CABO DA CRUZ



Etxean irabazi ezinda



Euskal Herriko taldeek beharrean, Galiziakoek madarikatu beharko lituzkete hango estropada eremuak. Izan ere, TKE sortu zenetik, ez dute euren lurraldean jokatutako estropada bakar bat ere irabazi. Ez Mecosek, ez Cabo da Cruzek ezta Tiranek ere. Aurreneko biak gertu ibili ziren 2003an. Cabo da Cruz birritan izan zen bigarren. Batean Astillero gailendu zitzaion; bestean, ordea, Hondarribia. Iaz okerrago aritu ziren. Mecosek O Groven hirugarren geratu zen, horixe izan zen Galizian lortutako posturik onena. Lehengo astean ere itxuran, baina errematatu ezinda: Cabo hirugarren izan zen.

Gaur banatuko dituzte Euskal Ligako lehen puntuak, Santurtzin



Behin sailkatze estropada jokatuta, gaur hasiko da Euskal Liga, Santurtzin egingo den B mailako estropadarekin (18:00). Hamabi talde ariko dira guztira, hiru txandetan banatuta. Aurrenekoan, Zumaia B-k, Raspasek, Deustuk eta Algortak arraun egingo dute. Bigarrenean, Portugaletek, San Pedro B-k, Donostia-Arraunek eta Hondarribia B-k. Azkenekoan, berriz, Santurtzi, Lutxana, Pontejos eta Pasai Donibane ariko dira. Sailkatze proban gertatutakoa aintzat hartuta, Pontejos da faboritoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.