ARRAUNA. EUSKAL LIGA. Pontejos nagusitu da Santurtziko uretan jokatutako estropadan

Igor Susaeta.
2005eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Pontejosek nagusitu zen atzo Santurtziko uretan, Euskal Ligako aurreneko estropadan. Kantabriako ontziak zazpi segundo kendu zizkion, bukaeran, etxeko ontziari, Sotera-ri, alegia. Estropada B mailakoa zen.

Azken txandan arraun egin zuten trainerurik indartsuenek. Horretan ziren irabazlea, Santurtzi eta baita laugarren tokian amaitu zuen Lutxana ere. Azken txandakidea Pasai Donibane B zen. Seigarren izan amaieran. Aipagarria, bestalde, Hondarribia B-k egindako estropada. Hirugarren izan zen, bigarrenarengandik zazpi segundo eskasera.

A mailako aurrenekoa Donibane Lohitzunen

Atzo B mailaren txanda izan zen, eta gaur A mailarena izango da. Hartara, aurreneko estropada Donibane Lohizunen jokatuko da. Horretan, Liga irabazteko faboritoak direnek parte hartuko dute. Joan den astean Ondarroan jokatutako sailkapen estropada aintzat hartuta, Zumaia, C. Santader eta Laredok beharko lukete gaur muturrean.

-

Sailkapenak



SANTURTZI



1. Pontejos 20. 44. 612. Santurtzi 20. 51. 693. Hondarribia B 20. 58. 964. Lutxana 21. 00. 945. Portugalete 21. 03. 806. Pasai Donibane B 21. 06. 977. Zumaia B 21. 20. 458. San Pedro B 21. 25. 999. Deustu 21. 31. 9710. Algorta 21. 49. 0011. Donostia-Arraun 21. 50. 6012. Raspas 22. 02. 96

-

Donibane Lohizune (11:30)



Aurreneko txanda



Portugalete, Donostia-Arraun, Hondarribia B eta Pasai Donibane.

Bigarren txanda



San Pedro A, Ondarroa, Zierbena eta Zarautz.

Hirugarren txanda



Laredo, C. Santander, Zumaia eta Getaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.