Faborito argi-argirik ez dago, baina, atzo, Galizia iazko irabazlea eta Getaria-Tolosa nabarmendu ziren; sasoi honetako onenak, alegia. 40 ehuneneko aldea bakarrik egon zen bi traineruen artean. Hirugarren txandan arraun egin zuen Galiziak, Astillero, Hondarribia eta Artabriarekin batera. Hasieratik hartu zuen aurrea, eta ziabogan bera onena; baita helmugako balizetan ere. Astillerok, ordea, bost segundo baino ez zituen galdu.
Bigarren txandan, sailkatutako beste bi ontziak aritu ziren, Mecos Galiziakoa eta Club Natacio Badalonako traineruekin batera. Getaria-Tolosa zen faborito argia-argia, baina Zumaia ez zen, ez, berehalakoan atzean gelditu; ez zen kikildu. Ziabogan segundo bakarra galdu zuen, eta, sailkatzeko aukera argiak zituela ikusita, itzulerako luze bikaina egin zuen. Azken asteotan beste traineru batekin ari da lanean, gizonezkoen koadrilaren bigarren ontziarekin, eta onerako nabaritu zuten atzo. Ezustekoa eman zuen, eta Hondarribia finaletik kanpo utzi.
Sailkatze estropada
1. Galizia 11.03,682. Getaria-Tolosa11.04,08
3. Astillero 11.09,32
4. Zumaia 11.09,62
5. Hondarribia 11.15,76
6. Bizkaia 11.22,88
7. Mecos 11.54,86
8. Artabria 11.55,88
9. Club Natacio Badalona 12.07,64
10. Ur Kirolak 12.22,24
11. Club de Rem Badalona 13.05,46