ARRAUNA . Urdaibai nagusi Mundakako estropadan

Erredakzioa
BILBO
2004ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Traineruen denboraldi ofiziala uztailean hasiko bada ere, dagoeneko lehenengo estropadak jokatu dituzte. Horietako bat atzo Mundakan egindakoa izan da. Bertan TKE Ligan eta Federazio Ligan partehartuko duten 15 talde lehiatu ziren, eta guztien artean Urdaibai gailendu zen.

Bizkaitarrak azken txandan irten ziren, eta ez zuten arazorik izan garaipena lortzeko. Egindako denbora 20:24.79 izan zen, eta Hondarribiari 18 segundo atera zizkioten, Isuntzari 43, Arkoteri beste 43 eta Trintxerperi 49. Isuntzaren eta Arkoteren artean 60 ehuneneko izan ziren. Atzetik, Zarautz, Donosti Arraun Lagunak, Zierbena, San Pedro, Ondarroa, Santurtzi, Kaiku, Portugalete, Lutxana eta Deustu sailkatu ziren, hurrenez hurren.Bestalde, Eva Mirones arraunlari pasaitarrak scull bikoitz arinean Munduko Txapelketako finala jokatuko du bihar. Bere ontziak Olinpiar Jokoetarako txartela lortu badu ere, Espainiako Federazioko arduradunek oraindik ez dute erabaki zein bi arraularik osatuko duten ontzia, baina biharko finalean izateak gauzak erraztuko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.