Laburrak
- UEFAk Poloniari eta Ukrainari eskatu die entrenamenduetako zelaietan zaintza lan handiagoa izan dezatela, jarrera arrazistak saihesteko asmoz. Herbehereetako selekzio ordezkari batek ostiralean esan zuen oihu arrazistak entzun zituztela lan saioan zirenean. Eurokopako selekzioak entrenatzen ari diren herri eta hirietako alkateei gutuna bidali die UEFAk.
- Joris Mathijsen Herbehereetako atzelariak etzi jokatu ahal izango du Alemaniaren aurka, osatu baita. Larunbatean ez zen aritu.
Datuak
- Mario Mandzukic Kroaziako jokalariak Eurokopako inoizko seigarren gol azkarrena sartu zuen atzo, Irlandaren aurka. Hain zuzen, bi minutu eta 38 segundo zihoazela egin zuen 0-1ekoa. 1-3 irabazi zuen Kroaziak, eta Mandzukicek berak bere taldearen hirugarren gola ere sartu zuen.
Bost gol azkarrenak:
1.07: Dimitri Kiritxenko (Errusia), 2004.
2.07: Sergei Aleinikov (SESB), 1988.
2.14: Alan Shearer (Ingalaterra), 1996.
2.25: Michael Owen (Ingalaterra), 2004.
2.27: Hristo Stoichkov (Bulgaria), 1996.
- Wroclaw-ko (Polonia) St. Elizabeth elizan jarraitzaile ugari biltzen ari dira egunotan otoitz egiteko. Ehun metroko altueran dago, eta handik Wroclaw futbol estadioa ikus daiteke parez pare.
Esanak
- Johan Cruyff (entrenatzaile ohia): "Herbehereek asko eta azkar hobeto behar dute. Taldeak zelaian bi bloke ditu".
- Andrea Pirlo (Italiako jokalaria): "Zelaia lehorra zegoelako kexatu egin da Espainia, baina guretzat ere lehorra zegoen".
- Erik Hamren (Suediako hautatzailea): "Beti egiten dut ondo lo. Ez dut lo egiteko arazorik, baina amets sarri egiten dut, eta egiten dudanean, garaipenarekin amesten dut".
- Oleh Blokhin (Ukrainako hautatzailea): "Suediak oso ondo lan egiten du talde gisa; denbora daramate elkarrekin jolasten".
- Karim Benzema (Frantziako jokalaria): "Real Madrilen beti nago presiopean eta hemen [Frantziako selekzioan] ere bai. Baina ez dut nigan presio gehiago jartzen, kide gehiago daude taldean, ez nago ni bakarrik".