Arretxe II.ak egin du aurrera, Xala ezustean kanporatuta

enekoitz telleria sarriegi
2010eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Bezperan eman zuen Xalak abisua: belauneko lesiotik osatuta dagoela baina beldurka ari dela oraindik. Hori esan zuen, eta baita Arretxe kontrario arriskutsua dela ere. Eta asmatu zuen, erdizka. Belauneko lesiotik osatu zela esan baitzuen, baina Sodupeko frontoian ikusitakoaren arabera, ez da guztiz osatu. Arretxeren arriskuarekin bai, asmatu zuen. Ongi irabazi zion.

Xala hasi zen hobeto (4-0), baina 0-8ko partziala lortu zuen ondoren Iker Arretxek (4-8) eta aurretik jarrita aritu zen hortik aurrera. 7-9koan eta 8-11koan aldageletara sartu behar izan zuen Xalak belauna ongi lotzera. Beldurrez aritu zen une oro. Partidan sartu gabe eta norabidea zuzendu ezinda une oro. Arretxek partida serioa jokatu zuen. Ez zuen sekula tokirik galdu, eta hurrengo kanporaketan ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.