Arretxe II.ak ez dio aukerarik eman Beginori Asegarceko atarikoan

Luzaidekoak 22-8 irabazi dio Auzakoari, eta Aitor Zubieta edo Aritz Lasa izango du aurkari azken atarikoan

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Aritz Lasak eta Iker Arretxek lehian jarraitzen dute Buruz Buruko Txapelketan. Urretxuko aurrelariak 22-17 irabazi zion herenegun Joseba Ezkurdiari Aspeko lehen atarikoan, Altsasun (Nafarroa). Lasak Aitor Zubietaren aurka jokatuko du enpresa horretarako bigarren atarikoa, datorren ostiralean, Altsasun.

Aspeko azken atariko irabazleak Iker Arretxeren aurka jokatuko du Buruz Buruko Txapelketako kanporaketan. Luzaideko aurrelariak oso erraz irabazi zion atzo Aritz Beginori, Iruñean, Asegarceko atarikoan: 22-8. Emaitzak ez du uzten zalantza izpirik. Beste datu bat, Arretxeren nagusitasunaren erakusgarri: hamalau tanto egin zituen, eta ez zuen huts bakar bat ere egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.