Arretxe II.a 16. Aritz Lasa 22

Arretxe II.aren hutsak baliatuta egin du aurrera Aritz Lasak buruz burukoan

unai zubeldia
Donostia
2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Iraupena. 48.28.

Pilotakadak. 244.

Sakez. Arretxe II.ak 6; Aritz Lasak 3.

Markagailua. 1-0, 1-6, 4-6, 4-8, 9-8, 9-11, 12-11, 12-14, 16-14 eta 16-22.

Bestelakoak. Ikusle askorik ez Eibarko Astelenan, buruz buruko txapelketako final-hamaseirenetako azken partidan.

Sake zitala dauka Iker Arretxek, defentsa ona, eta sasoia bikaina. Baina 11 pilota huts eginda, ezinezkoa da buruz buruko txapelketan aurrera egitea. Egin, hamalau tanto egin zituen nafarrak, baina behar baino pilota gehiago bidali zituen goiko koltxoira. Gipuzkoarrak pare bat tantotan traba egin zion, gainera, eta hortxe atera zen partidatik Arretxe II.a.

Saketik ez zuela asmatu-eta, haserre zegoen Aritz Lasa, baina errestoarekin egin zuen herren. Sei tanto egin zituen Arretxek saketik. Aritz Lasaren dejadari erantzunez, lurrera botata, tanto ederra egin zuen Arretxek 16-14koan. Baina azken zortzi tantoak errenkadan egin zituen urretxuarrak. Oinatz Bengoetxearen aurka ariko da final-zortzirenetan, Eibarren, igandean.

Merino, Olaizola II.aren aurka

Jon Ander Albisuk esku-eskura eduki zuen herenegun buruz buruko txapelketako final-zortzirenetarako txartela, David Merinoren aurka 21-20 irabazten joan zelako. Baina azken bi tantoetan huts egin zuen, eta errioxarrak irabazi zuen partida. Merino II.ak Aimar Olaizolaren aurka jokatuko du datorren larunbatean, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.