Pilota

Arrieta eta Espinar - Arrizabalaga eta Etxaniz izango da Master Cupeko lehen mailako finala

Orbegozo eta Badiola - Vicario eta Urien izango dira promozio mailako finalean.

Eneritz Arrieta eta Patri Espinar, partidan amaitu ostean arerioak agurtzen. JUANAN RUIZ, FOKU
2018ko martxoaren 18a
07:33
Entzun

Oñatiko Zubikoa pilotalekuan jokatzen ari dira gaur Marter Cupeko finalaurrekoak. Lehen mailan Eneritz Arrieta eta Patri Espinarrek 18 eta 6 garaitu dituzte Amaia Araiztegi eta Maddi Mendizabal. Iazko txapeldunak izango dituzte aurkari datorren igandeko partidan: Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz. Bi horiek 18 eta 13 irabazi diete Miren Larrarte eta Maider Mendizabali. 

Promozio mailan ere gaur ari dira jokatzen ari dira finalaurrekoak. Oihana Orbegozo eta Alaitz Badiola ere finalean izango dira, 18-17 irabazie baitiete Maddi Unanue-Naroa Agirreri. Amaia Vicario eta Ainhoa Urien izango dituzte aurkari, 18-17 irabazi baitiete Nagore Aramendi eta Oihana Unanueri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.