Azken astean espezialistek jai izaten dute eta Turingo erlojupekoan ederki ikusi zen hori. Espezialista ez direnak ondo, eta direnak ez hain ondo. Erresistentzia proba bat da itzuli handi bat eta itzuli bukaeran indarrak bakarrik balio du, ez espezialista izateak. Rujanoren adibidea da onena egoera hori azaltzeko. Igotzailea da, baina indartsu dago eta erlojupeko bikaina egin du. Finestren gora zein taktika erabiliko duten ez dakit, baina lortu dutena babestea ere ez legoke gaizki. Rujanok ia-ia ziurra du podiuma, baina mugitu egingo da agian.
Lamprek ere zer egingo duen ikusteko dago. Nire ustez zail dute Giroa, eta etapa bat irabazten ere saiatu behar dute. Talde bikaina dute eta Giroa etapa bakar bat irabazi gabe bukatzea ere... Bi taktika posible ikusten ditut. Finestren erritmo itoa jartzea Vilak eta Cunegok, gero Simonik jotzeko, edo urrunetik taldekide pare bat bidaltzea aurretik, ihesaldiren batean, Simonirentzat zubi lana egiteko. Horrela egiten badute, ihesaldian sartzeko aukera izango dut, nik eta beste askok. Horrela ez bada, jai dugu, Finestren aurretik doazen denak harrapatuko dituztelako bai edo bai.Giroaren azken emaitzan erabakigarria izan daiteke Basso. Hirugarrenez irabazi nahiko du eta Simoni eta Rujano haren atzetik abiatzen badira, gorriak ikus ditzake Savoldellik.Garateri dagokionez, nahiko zail du podiuma. Rujano eta Simoni ez ditu atzean utziko. Ni Garate banintz, Finestre onenekin batera igarotzen saiatuko nintzateke, eta Sestrieresen saiatu atzean uzten Rujano. Di Lucak pot egingo du ziurrenik. Finestre airean igoko du Rujanok, txikia eta arina baita. Ez horrela Sestrieresen. Mendatea etzanagoa da eta errepidea zabalagoa. Han du erronka Juanmak.
ARROSAREN ATZETIK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu