Futbola

Artxankok dimisioa eman du

Klubak bertan behera utzi du ekainaren 16ko batzarra, eta beste bat deitu du 20rako, lehendakaritzarako hauteskundeak deitzeko

Miguel Archanco Osasunako presidentea, artxiboko argazki batean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2014ko maiatzaren 29a
20:50
Entzun

Taldeak maila galdu eta kluba alde guztietatik lehertu. Biak bat  izan dira Osasunan. Bi aste eskas joan dira taldea Bigarren Mailara jaitsi zenetik, nahikoa klubaren miseria guztiak azalera daitezen. Egoerak gainezka egin du, Miguel Artxanko presidentea, klubaren arduradun nagusia aurretik eramateraino.

Artxankok gaur arratsaldean eman du dimisioa. Artxankok berak Sadarren deitutako zuzendaritzaren ezohiko bilera batean eman du bere erabakiaren berri. Beraz, ez da ezohiko batzarrik egingo ekainaren 16an. Lau egun geroago egingo dute, eta egun horretan deituko dituzte lehendakaritzarako hauteskundeak. 

Dimisioa emanda, amaitu da Artxankoren aroa. Laburra izan da. Bi urte eskas iraun du presidente karguan—2012ko uztailaren 1ean iritsi zen kargura, Patxi Izko ordezkatuz, eta Javier Zabaletari  hauteskundeetan irabazita—. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.