Asegarcek Arretxeren alde egingo du binakakoan
ESKU-HUSKA. Gaur aurkeztuko dute binakako txapelketa Bilbon, eta Iker Arretxe izango da ezustekorik handiena. Azken egunetan ondo jokatu du eta Bilboko enpresak aukera emango dio ziur asko. Litekeena da gainera Beginorekin jokatzea. Aspen, berriz, Iñigo Pascualen hutsunea izango da albiste. Zortzi bikotek hartuko dute parte, eta lehen fasea inoiz baino luzeagoa izango da, hamalau partidakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu