Asier Illarramendi: «Pasatutakoa pasatuta dago; ez dut gehiago hitz egin nahi gaiaz»

Mutrikuko erdilaria eta Gorka Elustondo etzi Zaragozaren aurka jokatzeko moduan daude

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Asier Illarramendi eta Gorka Elustondo prest daude etzi Anoetan Zaragozaren aurka jokatzeko. Illarramendi bi partidako zigorra bete ostean itzuliko da lehiara. «Pasatutakoa pasatuta dago, eta ez dut gehiago hitz egin nahi gaiaz», esan zuen atzo.

Elustondo ere jokatzeko moduan dago, giharretako arazoengatik hiru astez jokatu gabe egon ondoren. Hark Zaragoza izan zuen hizpide. «Azken partida irabazi egin zuen, eta konfiantzaz egongo da. Azken postuan egon arren, bizirik jarraitzen du, eta ongi prestatu beharko dugu, partida irabazi nahi badugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.