Atletismoa

Asmeron eta Chepchumba irabazle Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian

Biek probako marka egin dute.

2007ko martxoaren 31
19:25
Entzun
Yaret Asmeron eritrearra eta Pamela Chepchumba kenyarra izan dira gaur Azkoitia-Azpeitia (Gipuzkoa) maratoi erdian irabazle gizonezkoetan eta emakumezkoetan hurrenez hurren.

Asmeronek (iaz ere irabazi zuen) 1.00.27ko denbora egin du eta probako errekorra egin du. Chepchumbak ere marka hautsi du: 1.08.26. Gizonezkoetan aurreko marka Youssuf Songoka kenyarrak zeukan: 1.00.56. Emakumezkoetan Rocio Rios espainiarrak eta Yesenia Centeno kubatarrak: 1.09.59.

XIV. edizioa izan da aurtengoa, Diego Garciaren oroimenezkoa; sei urte dira gaur atleta hil zela. Oraindik datu zehatzik ez badago ere, 1.100 parte-hartzaile izan dira.

Aurten, Diego Garcia beraren aita zena eta Fernando Tapia pilotaria eta hautatzaile ohia (duela aste batzuk hil zen) omendu dituzte probaren hasieran. Ondoren, berriz, Alejandro Gomez lasterkalaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.