Barakaldoko entrenatzailea
«Asobalen hiru liga jokatzen dira»
1. Oso pozik nago taldearen lanarekin. Denboraldi-aurre zorrotza egin dugu eta jokalariak ongi aritu dira. Gainera, ez dugu lesiorik izan, eta, hori oso garrantzitsua da. Izan ere, lehiaketa gogorra da Asobal Liga, gero eta gogorragoa, lehia gero eta handiagoa baita. Horretarako, garrantzitsua da taldea sasoian egotea. Alderdi fisikoa asko landu dugu eta orain ikusiko dugu taldeak erritmoa lortzen duen ala ez.
2. Taldea nabarmen aldatu da, sei jokalari berri fitxatu baititugu. Jokalari berriek denbora behar dute taldearekin bat egin ahal izateko, baina ildo horretan ere lanean ari gara eta pozik nago. Defentsan oso ongi aritu gara, 6-0ko sistemarekin. Erasoan, oraindik, hutsune nabarmenak ditugu, jokalari ezkerrik ez dugulako. Hainbat mugimendu saiatzen ari gara hutsune hori nolabait betetzeko. Lan horretan ari gara, erasoa lantzen.
3. Nik uste dut hiru liga jokatzen direla Asobalen; batetik, txapeldun izateko lehian ariko diren taldeena, eta multzo horretan daude Portland, Bartzelona, Ademar eta Ciudad Real. Horietako edozeinek irabaz dezake. Beste liga bat da Europarako sailkatzeko taldeek jokatuko dutena, eta hor egonen dira, nire ustez, Valladolid, Bidasoa, aurten asko sendotu den taldea, eta, ziurrenik, Kantabria. Hirugarren ligan gainontzeko zortzi taldeak ariko gara.
4. Gure helburu nagusia da ez sufritzea; sailkapeneko beheko aldeari ihes egitea eta nolabaiteko lasaitasunez jokatzea Liga. Azken multzoangaude gu, eta, horren barruan, ahalik eta postu onena lortzen saiatuko gara.