Aspek eta Asegarcek elastiko berriak dituzte
PILOTA. Aspek eta Asegarcek hurrengo bi urteetan erabiliko dituzten elastikoak aurkeztu zituzten atzo, Astore etxearen egoitzean. Asegarcekoen diseinuan pilotakada batek egiten duen hotsa ilustratzen saiatu dira. Asperena klasikoagoa da, eta pilotariaren gorputzaren formara egokitzen da. Igandeko binakako finalean erabiliko dituzte aurrenekoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu