Aspek soldataren araberako murrizketak eskaini dizkie pilotariei. Hala, gehien kobratzen dutenei ehuneko handiago bat murriztuko die. Enpresako iturriek diotenez, jarrera positiboa sumatu dute pilotariekin eginiko lehen bileran, eta datorren astean hasiko dira banaka biltzen kasu bakoitza aztertzeko.
Irujo ez beste —apendizitis ebakuntza egin zioten herenegun—Aspeko pilotari guztiak elkartu ziren atzo enpresak EIbarren duen bulegoan. Aspeko ordezkariek enpresaren egoera ekonomikoa azaldu zieten, eta gasturik handiena soldatak direla, eta horregatik erabaki dutela arlo horretan murriztea.
Pilotariek soldata desberdinak dituzte, mailaren arabera, eta enpresak ahalegin handiagoa eskatuko die izarrei. Irabazien arabera blokeka proposatuko ditu murrizketak, kopuru jakin batzuen artean irabazten dutenei portzentaje bat, eta hala beheraino. Gutxien irabazten dutenentzat jaitsiera «anekdotikoa» izango dela aurreratu dute. Bileran pilotariengandik jarrera ona sumatu arren, hurrengo astean hasiko dira benetako negoziaketak. Enpresak irail bukaerako dena konponduta egotea nahiko luke.
Aspek soldata besteei baino gehiago jaistea proposatu die izarrei
Irabazien araberakoak izango dira, blokeka, eta hurrengo astean banaka bilduko dira pilotari bakoitzarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu