Aspeko pilotari eta langileak gaur bilduko dira enpresarekin soldata murrizketaren nondik norakoak entzuteko. Enpresak duela bi aste harturiko erabakiaren zergati eta nondik norakoak azalduko dizkie, eta pilotariek gero erabakiko dute zer egin. Pilota profesionala ez dago garai onean, eta herenegun Asegarce izan zen antzeko erabaki bat hartu behar izango duela aurreratu zuena. Kasu horretan, oraindik zehazteko dago Bilboko enpresako buruak noiz bilduko diren pilotariekin.
Halako erabakiak ez dira berriak, udaberri honetan, esaterako, erremonte pilotari profesionalek ere hartu behar izan dituztelako eta Innpala pala enpresan ere murrizketak egon direlako. Uda gogorra izaten ari da pilota enpresa guztientzat, eta gizartean ohiko bihurtu diren neurriak pilotalekuetara iritsi dira.
Aspeko pilotariak gaur bilduko dira enpresarekin azalpenak entzuteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu