Asperen sarrerak ordubetean saldu dira
ESKU-HUSKA. Aspek Binakako Txapelketako finalerako 200 sarrera inguru jarri zituen salgai atzo goizean, eta ordubetean bukatu ziren denak. Asegarcerenak, berriz, herenegun iluntzean bukatu ziren, ohiko ikusleen eta aurretik harturiko konpromisoen artean. Sarrerak finalaren aurretik ere hartu ahal izango dira, martxoaren 26an; Atanon, goizean, eta, Iruñeko Labriten, arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu