Haimar Zubeldia (Usurbil, 1977) txirrindularia Astana taldean arituko da datozen bi urteetan. 1998. urtean profesional egin zenetik, Euskaltel-Euskadi aritu da. 2009ko urtarriletik aurrera, besteak beste Alberto Contador, Levi Leipheimer eta Andreas Klödenekin batera ariko da Kazakhstango taldean.
Frantziako Tourra hirutan amaitu du hamar lehenengoen artean 31 urteko txirrindulariak. Gainera, 2000. urtean, Espainiako itzulian hamargarren egin zuen, bigarren Douphine Liberen eta Euskal Bizikleta irabazi zuen.
Johan Bruyneel, Astanako zuzendari teknikoak Zubeldiak erlojupeko probetan duen gaitasuna azpimarratu du. Bere hitzetan, dotozen bi urten lasterketa garrantzitsuenetan hartuko du parte usurbilgo txirrindulariak.
Zubeldiak berriz, Astana momentuko txirrindulari talderik onena dela adierazi du. Bere hitzetan, Bruyneelen taldeak beti mirestu ditu eta Astanako kide izatea ohore eta erronka handi bat da. Hala ere, Euskaltel-Euskadin igarotako hamaika urteengatik eskerrak eman ditu Zubeldiak.
Oraingoz, 2009an Astanan arituko diren txirrindulariak honakoak dira: Assan Bazayev, Jani Brajkovic, Alberto Contador, Chris Horner, Maxim Iglinskiy, Roman Kireyev, Andreas Klöden, Berik Kupeshov, Levi Leipheimer, Steve Morabito, Dimitriy Muravyev, Daniel Navarro, Benjamin Noval, Sergio Paulinho, Gragory Rast, Michael Schär, Tomas Vaitkus, Andrey Zeits eta Haimar Zubeldia.
Txirrindularitza
Astanak Haimar Zubeldia fitxatu du
Euskaltel-Euskadin hamaika urte aritu ondoren Kazakhastango taldeak eskainitako erronka onartu du. Lasterketa garrantzitsuenetan arituko da Usurbilgo txirrindularia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu