Aste bikaina izan da hau Athleticentzat. Talde zuri-gorriak bi partida jokatu ditu, eta biak irabazi ditu, biak etxean eta biak nagusitasunez. Joan zen asteazkenean 3-1 irabazi zion Napoliri, eta Txapeldunen Ligako ligaxkarako sailkatu zen. Gaur, ordea, 3-0 hartu du mendean Levante, eta horri esker, ligako lehen garaipena lortu du.
Neurketa erraza izan da. Partida hasi eta ordu erdira Adurizek gola sartu du. Hala amaitu da lehen zatia. Atsedenalditik bueltan Iturraspek bigarrena sartu du, eta partida erabakita utzi. Ordu laurden geroago sartu du Muniainek hirugarrena, Levanteri errematea eman diona.