Espainiako Lehen eta Bigarren Mailako klubek ezohiko bilera egin dute bart eta asteburuan jokatuko diren partiden ordutegiak onartu dituzte; beraz, Liga larunbatean hasiko da. Athleticek Betis izango du aurkari, igandean (19:00) eta Bartzelonak Reala (21:00). Deportivok Osasuna, astelehean (19:00).
Lehen Mailako hamahiru taldek —hiru euskal taldeak tartean— egindako eskaerak aztertu zituzten atzo: besteak beste, beren irudi eskubideen jabeak zor diena ordain diezaiela eta ordutegien aukeraketa modu "gardenagoan" egin dadila.
Espainiako Futbol Federazioak, bestetik, Errege Kopan aldaketa bat ezarri du txartel horiei dagokioenez: hiru txartel hori ikusten dituzten jokalariek partida bateko zigorra jasoko dute. Aldaketak ez du Ligan eragingo, han lehengo araudiari eutsiko zaio: bost txartel hori jaso beharko dira partida bat jokatu gabe gelditzeko.