Kontxako Bandera

Astillero, Kontxako banderatik kanpo

Joseba Fernandez arraunlariak Astillerorekin aurkezteko baldintzak ez betetzea da estropadatik kanpo uzteko arrazoia. Beraz, zortzi talde beharrean, zazpi traineru arituko dira igandean Kontxan.

Berria.info
2011ko irailaren 8a
19:06
Entzun

Donostiako Udalak prentsaurrekoa eman du jadanik denen ahotan zebilena baieztatzeko: Astillero Kontxako banderatik kanpo geratu da. Beraz, zortzi traineru beharrean, zazpi arituko dira Kontxako Banderaren lehian datorren igandean.

Arazoa Astilleroko Joseba Fernandez arraunlaria da. Hainbat taldek salaketa jarri zuten Fernandez Astillerorekin aritzea legez kanpokoa zela argudiatuz. Castrotik bota eta Astillerora joan zen Fernandez, eta joan den irailaren 1ean talde horrekin egin zuen arraunean. Josetxo Aranburu San Pedroko presidenteak ETBri azaldu zionez, "legez kanpokoa da Fernandezek Kontxan arraun egitea. Abuztua baino lehen eman behar zuen izena Astillerorekin arraun egiteko, eta uztaileko azken egunean, Castrorekin egin zuen arraun Zumaian. Beraz, ez du baldintza betetzen".

Astillerok arraun federazioari bidalitako agirian, ordea, Fernandez abuztua baino lehenagotik Astilleroko kide dela jartzen du. Udalak hori guztia aztertu eta gaur eman du ebazpena: Astillero, Kontxatik kanpo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.