Astillerok beste bandera bat irabazi du, Castron, sasoiko bederatzigarrena

Bigarren posturako lehian hamar segundoan sartu dira Pasai Donibane, Orio B eta Santurtzi

Aitor Manterola Garate.
2009ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Astillero garaipenen bidera itzuli da berriz, aurreko asteburuan Espainiako Txapelketan kale egin baitzuen. Huraxe zuten sasoiko helburuetako bat, eta ez zuten asmatu. Bestea San Miguel ligara igotzea da, eta kanporaketak jokatzeko bidean, beste bandera bat irabazi zuen atzo Castron (Espainia). KAE 1 ligan ez du aurkaririk, eta bederatzigarren garaipena erdietsi zuen. Sei segundo atera zizkion bigarrenari, Pasai Donibaneri.

Ohi bezala, beste zenbait ontzik bigarren postu hori lortzeko izan zuten lehia. Hamar segundoan sartu ziren pasaitarrak, oriotarrak eta santurtziarrak. Hala ere, alde handiagoak dira sailkapenean hiruren artean, eta Pasai Donibanek bukatuko du bigarren ligan, okerrik ezean. Lau estropada falta direla, beraz, Astillerok eta pasaitarrek ia ziurtatuta daukate kanporaketak jokatzeko aukera. Ordura bitartekoak orain arteko bide beretik jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.