Lehen Mailako buruz buruko finala non jokatuko duten jakinarazi du Enpresen Ligak gaur: Donostian izango da, Atano III.ean. Ekainaren 10ean jokatuko dute.
Txapelketaren antolatzaileek eta Donostiako Kirol Patronatoak akordioa lortu ondoren eman dute albistea. Azkeneko lau finalak hantxe izan dira.
Buruz burukoa finalerdietan sartuta dago: Barriola-Eugi izango da finalerdi bat, Olaizola II.a-Gonzalez bestea.
Atano III.ean jokatuko dute buruz buruko finala, ekainaren 10ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu