Azken unera arte zalantzan egon da Bartzelona eta Las Palmas taldeen artek partida. Izan ere, hasiera batean eta Katalunian gertatzen ari zena aintzat hartuta, hura bertan behera uzteko eskatu dio Bartzelonako zuzendaritzak Espainiako Futbol Federazioari. Gero, eta haren erantzunaren zain, zelaira irteteari uko egin dio taldeak, segurtasun arrazoiak argudiatuta. Baina azken orduan, eta akordio bat medio, ateak itxita jokatuko dute partida.
Xavi Hernandez Bartzelonako jokalari ohiak salatu egin du Poliziaren jarrera, eta lotsagarritzat jo du egun inori bozkatzeko eskubidea ukatzea.
Xavi pic.twitter.com/gbkZ9gemQF
— Jordi Basté (@jordibaste) 2017(e)ko urriak 1
Gerard Pique jokalaria izan da goizean bozkatzera joan denetako bat.
Ja he votat. Junts som imparables defensant la democràcia. pic.twitter.com/mGXf7Qj1TM
— Gerard Piqué (@3gerardpique) 2017(e)ko urriak 1
Bestalde, Las Palmasek adierazpen ofizial bat kaleratu du iragartzeko Espainiako banderarekin aterako zirela zelaira: "Espainiako batasunaren alde gaude. Espero dugu inor ez deseroso sentiaraztea. Gu ez gara inoiz deseroso sentitu senyerak harmailetan, zelaian edo aurkarien gorputzak estaltzen ikusi ditugunean, harro sentitzen garelako gure herrikideak mundko talderik onenetako bateko kide direla ikusita". Federazioak baimena eman dio horretarako.
Kataluniako Futbol Federazioak, bere aldetik, bertan behera utzi ditu maila txikiagoko partida guztiak.